Castellano Euskara

Iturralde baserria
Ereñotzu auzoa
20120 - Hernani
Tel: 943 33 04 61
Restaurante Iturralde
Restaurante Iturralde

 

JATETXEA                                                                                                    

Natura erdian kokatua dago Iturralde, eguteran, mendiz eta basoz inguratua eta Aiako Harria parke naturaletik oso gertu.


Iturralde izena agerian geratzen da nondik datorkion, “iturria aldean-ondoan duena” izan ere baserritik oso gertu jaiotzen baita ura.


Hernaniko kaxkotik zazpi bat kilometrotara dago, Goizuetara bidean dagoen Ereñotzu auzoan.


1985. urtean zabaldu zituen Iturraldek bere ateak jatetxe bezala, eta lau bat belaunaldi atzeragotik zetorkigun baserria, zegokion maitasun eta errespetuz  egokitu zen.

 

Ibilbide honetan berrikuntza, garapen eta egokitze espirituak jatetxe bezala 25 urte betetzera eraman gaitu; beste horrenbeste urte jarraitzeko indarra berritu berri digu FECOGA Gastronomiazko Anaiartearen aintzat hartzeak.Ala nola Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko SICTED"Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin" programan bereiztuak izatea.

EITB ko "Euskadi Directo" saioak bisita egin zigun ataleko lotura duzue hau. https://www.youtube.com/watch?v=c6ttnCtUjaE

 

Desarrollado por Xare Sistemas